Irudia.Luxenburgo

'DENOK GARA GREZIA'

2011ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
CES Europako Sindikatuen Konfederazioak deituta, milaka lagun elkartu ziren atzo Luxenburgon, austeritate neurriak salatzeko eta Europa sozialago bat eskatzeko. CESeko presidente Ignacio Fernadez Toxo galiziarrak bereziki kritikatu zuen Euroaren Ituna, «doikuntza guztien jomuga langileak eta soldatak egiten dituelako». Manifestariek «Angela, Nicolas, nahikoa da!» oihukatu zuten, eta elkartasuna adierazi zieten greziarrei, Denok gara Grezia leloa idatzita zeraman pankartarekin. Luxenburgon izan ziren ELAko, CCOOko eta UGTko ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.