Des-kontrol galanta

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Ibex-35 indizea(-%1,09) dexenteko egurra jasotzen ari da egunotan, baina, Des-kontrolen kasuan ez bezala, arrazoiak garbi daude eta ez dira salatzekoak: batetik, txerritxo ehiztariak kontrolatzerik ez dago, eta, bestetik, Espainiari berezko zaizkion higiezinen arazoek eragin dute jaitsiera, adreiluzale izandako bankuen eskutik. %2,02 galdu zuen Bankinterrek; %1,89 BBVAk; %1,38 Santanderrek; eta, gainera, %1,11 Edurnezurik ere.

Grezia larri zebilela uste zenean, ordea, bere zorraren eskari olde bat jaso du. Agian greziarrei grazia sumatu diete. Horrek Eurogunea lasaitzeko balio beharko luke, baina Eurostoxx-50 ere (-%0,92) jaitsi egin zen; Ibex-35 baino gutxiago, dena den. Zergatik? AEBetan bigarren eskuko etxebizitzen salmenta %16 amildu zelako abenduan: kenkari fiskalaren amaierak aurreko hiru hilabeteetako salmentak kontrolik gabe handitu zituen, eta abenduan etorri da buelta: musika desatsegina zenbait ehiztarirentzat.



BernankeErreserba Federalerako berriz hauta dezakete asteon AEBetako senatariek. Ehun dira, eta 60ren babesa behar du, gutxienez. Warren Buffetek garbi esan du: «Hautatu behar ez badute, esan diezadatela aurrez, akzioren batzuk saltzeko».



Euskadiko Kutxak 56 milioi euro irabazi zituen iaz, aurreko urtean baino %46 gutxiago (bigarren jaitsiera urtea). Berankortasuna %3az azpitik dauka, Espainiako batez bestekotik (%5,26) oso behera; zuzkiduretara 200 milioi bideratu ditu, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.