Dexia taldeko banku txarra hartzeko prest dago Paris

2011ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Dexia taldearen negozioa zatikatzea erabaki dute Frantziako eta Belgikako gobernuek, eta taldearen aktibo toxiko guztiak banku txar batean pilatzea—uste da 95.000 milioiren aktibo toxikoak dituela—. Parisek esan du beste erremediorik ezean bera prest legokeela banku txar hori hartzeko. Duela hiru urte ere bi gobernu horiek eta Luxenburgokoak 6.500 milioi euro jarri behar izan zituzten Dexia erreskatatzeko, zabor hipoteken eraginagatik. Orain, taldearen negozioa zatikatzen badute, orduan jarritako diru guztia galduko lukete hiru herrialdeek. Die Tildt egunkariaren arabera, herenegun, Dexiak hondoa joko zuen usteak beldurtuta, bezeroek 300 milioi euro atera zituzten bankutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.