Bob Diamond Barclays Erresuma Batuko bankuko aholkulari nagusi zenak uko egin dio 25 milioi euroren saria jasotzeari, dimisioa eman eta bankua utzi ondoren. Erakundeak baieztatu duenez, Diamondek presio politikoak jasan ditu kalte-ordainak ez onartzeko, eta, azkenean, 1,9 eta 2,5 milioi euroren artean jasoko ditu. Diamondek uztailaren 3an eman zuen dimisioa, jakin ondoren Barclaysek isun bat ordaindu beharko zuela Libor indizea manipulatzeagatik. Aurreko egunean, Marcus Agius Barclayseko presidenteak aurkeztu zuen dimisioa.
Agiusek atzo deklaratu zuen Parlamentuko Altxorraren Batzordearen aurrean, eta, haren arabera, Ingalaterrako Bankuak bultzatuta eman zuen dimisioa Diamondek. Agiusek azaldu zuenez, uztailaren 2an bilera bat izan zuten Mervyn King Ingalaterrako Bankuko gobernatzaileak eta biek, eta hark esan zion finantza zerbitzuetako agintaritzak dagoeneko ez zuela konfiantzarik Diamondengan.
Diamondek uko egin dio 25 milioi euroren sariari, Barclays utzi ondoren
Erakundeko aholkulari nagusi zenak 1,9 eta 2,5 milioi euro artean jasoko ditu; Liborraren auzian nahastuta dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu