sindikalgintza

Diezek konpromiso handiagoa eskatu dio ELAri

LABeko idazkari nagusi Rafa Diezek esan duenez, ELAk bere burua baztertzen du konbenioen negoziaketetan. LAB konbenio sektorialean "bakarrik" geratu dela dio, eta beraz, gehiago inplikatzeko eskatu dio ELAri. "Patronalarekin dugun sokatiratik erretiratzen bada, guk bakarrik tiratzen dugu", dio, eta "patronalak sindikatuen indarraren arabera egiten ditu proposamenak". "ELAk gehiengo sindikala dauka, eta ez badu indarra egiten, patronala oso lasai dago". Radio Euskadin egin ditu adierazpen horiek.

2004ko abenduaren 2a
10:52
Entzun
Rafa Diezen ustez, "tragedia bat da", adibiez, "metaleko milaka langilek ez daukela aukerarik patronalarekin pultsu sindikal bat mantentzeko. Eta noski, patronalak sindikatuen indarraren araberako proposamenak egiten ditu". "Sokatira" horretan ELAri "bere burua erretiratzea" leportu dio, LABeko idazkari nagusiak, eta besteek egiten dutenari "begira geratzea".

Horrela, ELAk egiten duena zera da Diezen ustez: "badirudi besteek egiten duguna neurtzen duen epaile bihurtzen direla, gero 'hori gutxiegi da' eta antzekoak esateko". Diezek argi eta garbi esan du, beraien ustez, ELAk daraman "estrategia hori" ez dela egokia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.