Industria

Digitalizaziorako 'Renove' berria egingo du Jaurlaritzak

Lau milioi izango dira, enpresa ertain eta txikiei digitalizaziorako aktiboak erosten laguntzeko.

Makina erremintaren bi urteko azokaren irudia, Barakaldon. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Irune Lasa.
2019ko urriaren 16a
15:42
Entzun

Alex Arriola Spriko zuzendari nagusia primizia eman du gaur, AFM Clusterren datorren asteko kongresuaren aurkezpenean: Industria 4.0 izena eramango duen Renove plan bat aurkeztear da Eusko Jaurlaritza, enpresa txiki eta ertainei errazteko digitalizazioari loturiko aktiboen erosketa.

Plan honetan lau milioi euro emango dira guztira, eta makineria erosteko aurreko renoveetako baldintzen antzekoak izango dituzte enpresek: makina bakoitzeko laguntza 70.000 eurokoa izango da, eta bi makina erosiz gero 100.000koa gehienez.

Alex Arriolak azpimarratu du inportantea dela horrelakoetarako jartzen den diru publikoa, "eta baita ere horrek mugiarazten duen diru pribatua".
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.