Lan istripua

Diputazioak 1,6 milioiko zigorra proposatu du Deskargako obren arduradunarentzat

Obra horietan langile bat hil zen irailean; ikuskatzaileak ondorioztatu zuen gidatzen ari zen ibilgailua gaizki zegoela.

Miren Garate.
2014ko martxoaren 27a
08:13
Entzun

J.A.R langile lasartearra, Aballa enpresakoa, irailean hil zen, Deskargako mendateko lanetan. Hark gidatutako kamioia hamar metroko altueratik erori eta irauli egin zen. Kamioitik salto egin zuen gidariak azken unean, baina azpian harrapatu zuen makina handiak. Kamioia aurretik erabili zuten langileek aurrez ohartarazi zuten akatsak zituela, eta ikuskatzaileak ere ondorioztatu zuen segurtasun uhalik ez zuela eta balaztek huts egin ziotela.


Horiek horrela, Gipuzkoako Diputazioak 1,6 milioi euroko isuna proposatu du Lapatza aldi baterako enpresa elkartearentzat, lanen kontratuaren irabazlearentzat. Moyua eta Antzibarrek osatzen zuten elkartea, eta azpikontratatuta zuten Aballa. Foru Aldundiaren ustez, urratu egin ditu kontratuko klausulak, besteak beste, lan eskubideei zegokiona.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.