Diputazioak 3,2 milioirekin lagunduko ditu enpresak
GASTEIZ. Arabako Foru Aldundiak 300 enpresa ingururi lagunduko die sortzen eta berritzen. Guztira, 3,2 milioi euro jarriko ditu. Horietako 1,9 milioi berrikuntzarako Saiatu programarako izango dira, eta 607.000 euro enpresen sorrerarako Ausartu programarako. Horrez gain, 677.000 euro turismo arloko 36 proiekturentzat izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu