Gipuzkoako Diputazioak bultzatutako GI-632 errepideko lanetan, Deskarga inguruetan, iazko irailean hil zen langilearen auzia dela eta, 1,6 milioi euroko isuna jartzea proposatu du erakunde horrek lana egiten ari den aldi baterako enpresa elkarteari, eta ELA sindikatuaren ustez, isunaren inguruko "publizitate guztiak" Diputazioak lan istripu horretan "duen ardura ezkuatzea" baino ez du nahi.
Lan istripu horretan gertatutakoa ez zen izan "kasualitatez edo salbuespenezko urratze baten ondorioz", sindikatuaren arabera. Lan istripuak obraren esleipenaren "merkatze basatia dukate oinarrian" ELArentzat. Merkatze hori eta beste aldagai batzuk dira "langileek jasaten duten prekarietatearen arrazoiak". Sindikatuak askotan salatu duela egoera hori dio, "baita Gipuzkoako Diputazioaren aurrean ere".
Orain zigortutako enpresa "merkeena zelako" hautatu zutela dio ELAk, "beste aldagai guztiak ahaztuta". "Tamalez, ez isunak ezta haren inguruan egiten ari diren publizitateak ez dute lortuko merke-merke estrategia aldaraztea".