Bankia

Diru guztia itzuliko die Bankiak iruzurrak kalte egindako inbertsore txikiei

Hamabost eguneko epean jasoko dute dirua kaltetuek.

Bankiako presidente Jose Ignacio Goirigolzarri, artxiboko irudian. EMILIO NARANJO / EFE
2016ko otsailaren 17a
07:59
Entzun

Bihartik aurrera, Bankiaren webgunean bertan jaso daitekeen eskaera dokumentua aurkeztuta, bankuaren akzioak erosteagatik kaltetutako inbertsore txikiek dirua berreskuratu ahal izango dute, hamabost eguneko epean. Hala iragarri du gaur bankuko zuzendaritzak.

Eskaintzaren informazioa egiazkoa ez zela iritzita, bi probintzia auzitegik Bankiaren akzioen erosketa baliorik gabe utzi ostean, Gorenera jo zuen bankuko zuzendaritzak babes eske. Baina hark ere arrazoia ukatu zion, milaka kalteturi dirua bueltatzea eskatzeko bidea irekiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.