Diru kopuru sinboliko bat atera zuela dio Cantonak

2010eko abenduaren 9a
00:00
Entzun
PARIS. Herenegun Frantziako Peronne herriko sukurtsal batetik «diru kopuru sinboliko bat» atera zuela ziurtatu du Eric Cantona futbolari ohi eta aktoreak. Haren adierazpen batzuetan oinarrituta, abenduaren 7a banku sistema kolokan jartzeko egun izendatu zuten internauta batzuek. Bankuetan eta kutxetan zituzten aurrezkiak ateratzera dei egin zieten herritarrei. Baina deialdiak arrakasta txikia izan zuen. Zenbait iturrik zabaldu zuten Cantonak berak ere ez zuela dirurik atera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.