Diziplina fiskalaren ituna sinatuko dute gaur

2012ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
BRUSELA. Gehienezko defizitaren muga %0,5ean utziko duen ituna gaur dute izenpetzekoa Bruselan. Erresuma Batua eta Txekiar Errepublika ez beste Europako Batasuneko kide guztietako gobernuburuek sinatuko dute. Ondoren hasiko da ituna berrestekoa, urtea amaitu artekoa ziur aski. Irlandak iragarri du erreferenduma egingo duela itunari buruz, baina herrialde gehienetan parlamentuek erabakiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.