Soslaia. Jim Yong Kim

Doktore bat Munduko Bankuan

Ivan Santamaria.
2012ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Ezustea eman dute AEBek Munduko Bankua gidatzeko hautagaia proposatzean. Barack Obama presidenteak atzo jakinarazi zuen Jim Yong Kim doktore eta antropologoa aukeratu dutela Robert Zoellick ordezkatzeko. Beste hautagai batzuk egon badaitezke ere, Jim Yong Kimek eskura du lanpostua, Nazioarteko Diru Funtseko ardura europar bati dagokion bitartean Munduko Bankuarena AEBei dagokiela dioen arau ez idatziari esker.

Jim Yong Kim ez dator ekonomia mundutik: osasun publikoarekin zerikusia duten gaietan aditua da. Munduko Bankuaren eginbehar nagusietako bat hazkunde ekonomikoa sustatzea izan da, baina baita herrialde txiroen garapenean laguntzea ere. Erakundearen lanak kritika ugari jaso ditu maileguen eta laguntzaren truke herrialdeei eskatu izan dizkien baldintza eta betebeharren ondorioz.

Hautagaia Seulen jaio zen (Hego Korea), baina 5 urterekin familia AEBetara lekualdatu zen. Medikuntzan lizentziatu ondoren, Harvardeko unibertsitatean doktoretza lortu zuen antropologian. Besteak beste, IHES departamendua zuzendu zuen Osasunerako Mundu Elkartean, 2003tik 2005era bitartean. Azken hiru urteetan New Hampshire estatuko Dartmouth College unibertsitate pribatuko presidentea izan da.•
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.