Ekonomia

Dolarrarekin trukean errekorra iritsi du euroak

Errekor historikoa iritsi du euroak: gaur goizean finkatutako truke balioaren arabera, 1,1989 dolar behar dira euro bat erosteko. AEBetan atentatuak gerta daitezkeela-eta, giro horrek sortu duen ikarak eragin du euroaren indartzea.

2003ko azaroaren 28a
14:09
Entzun
Europak Banku Zentralak 1,902 dolarretan ezarri zuen atzo euroaren truke balio ofiziala, baina gaur eguerdian, Frankfurteko dibisa merkatuan, 1,2005 dolarretara heldu da.

AEBetan edo haien interesen aurka atentatuak gertatzeko beldurrak indartu du euroa. Oro har, dibisa merkatuetako adituen arabera, euroaren alde dago giroa, dolarrarekiko konfiantza gutxiatu egin baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.