ekonomia

Donostiako epaitegi batek langile bat amiantoaren ondorioz hil zela onartu du

Biktimak 1956 eta 1966 urteen artean CAF enpresan soldatze, muntaketa eta pintura sailean lan egin zuen eta bertan amiantoarekin zuen kontaktuak pleurako minbizia eragin ziola nabarmendu du CCOO sindikatuak.

2009ko maiatzaren 6a
18:46
Entzun
J. Ignacio Iturrioz CAF Beasaingo (Gipuzkoa) enpresako langile ohia amiantoak eragin zion pleurako minbiziaz hil zela onartu du Donostiako epaitegi batek.

1956 eta 1966 urteen artean CAFen soldatze, muntaketa eta pintura sailean lan egin zuen eta bertan amiantoarekin zuen kontaktuak pleurako minbizia eragin ziola nabarmendu du CCOO sindikatuak.

Iturriozi 2006an pleurako minbizia diagnostikatu zioten eta 2007an hil egin zen gaixotasunaren ondorioz. Orduna INSS Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak ukatu egin zuen minbizia amiantoak eragin zionik, substantzia horrekin lan egin zuela inon agertzen ez zelako.

CCOOren ustez, Osasun Zaintza Plana martxan jarri beharra dago amiantoarekin lan egin duten langile guztientzat, substantziarekin kontaktua oso denbora gutxikoa izan denean ere bai. Modu horretara, langileetan sortu daitezkeen gaixotasunak eta biktimei sufrimentua ekiditeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.