Lan gatazka

Donostiako udaltzainek megafonia kendu diete Maria Cristinako Hoteleko langileei

Greban dauden Donostiako Maria Cristina Hoteleko langileei protestarako erabiltzen duten megafonia sistema kendu diete Donostiako udaltzainei. ELA sindikatuak agertu duenez, inolako agindu agiririk erakutsi gabe kendu diete udaltzainek megafonia langileei, eta, ondorioz, "lapurren modura" jokatu dutela salatu du.

2003ko irailaren 25a
19:09
Entzun
Donostiako Maria Cristina Hoteleko langileen %80 greban dago, eta ostatuaren atarian ematen dute eguna, protestan. Beren oihu eta kantuak entzunarazteko, megafonia erabiltzen dute.

Gaur ordea, Donostiako udaltzainek kendu egin diete megafonia tresneria. Jose Luis Ugarte ELAko ostalaritza sektoreko agertu duenez, udaltzainek ez diete langileei inolako agindu agiririk erakutsi megafonia kendu dietenean, eta, beraz, "lapurreta" izan dela salatu du Ugartek.

Donostiako Zinemaldian parte hartzen duten zinema zuzendari eta aktore entzutetsuenek, Maria Cristina Hotelean hartzen dute ostatu, eta langileen grebak eragindako gabeziengatik zein haien protestek sortzen duten arrabotsagatik, beste hotel batzuetara joatea erabaki dute batek baino gehiagok.

Megafonia kendu arren, elkarretaratzeekin eta protestekin aurrera segitzen dute Maria Cristinako langileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.