Ertzaintzak ostirala eta igandea bitartean zortzi pertsona atxilotu zituen Gasteizen, drogaren kontrako operazioan, eta epaileak haietako bost kartzelara bidali zituen atzo. Beste hirurak aske utzi zituen, baina droga trafikoaren delitua egotzita.
Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez, 2,300 kilogramo kokaina, nahasketak egiteko kalitate oneko substantzia baten bi kilo, droga egiteko prentsa batzuk, doitasunezko balantza ugari, hogei bat telefono mugikor, bi ordenagailu, lau ibilgailu, 7.500 euro eta pistola simulatu bat atzeman zituen.
Hiru hilabete zeramatzan ikerketa lanetan.
Gizartea
Droga trafikoa egotzita asteburuan Gasteizen atxilotutako bost lagun kartzelara bidali ditu epaileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu