Aurreko otsailaren bukaeran 211.274 lagun zeuden lanik gabe Hego Euskal Herrian, urtarrilean baino 5.258 gehiago eta duela urtebete hil berean baino 19.952 gehiago, gaur Espainiako Gobernuko Enplegu Ministerioak emandako datuen arabera.
Araba: 24.829 langabe otsailaren bukaeran (urtarriletik +612, iaztik +2.582).
Bizkaia: 89.727 langabe otsailaren bukaeran (urtarriletik +2.064, iaztik +8.424).
Gipuzkoa: 44.774 langabe otsailaren bukaeran (urtarriletik +787, iaztik +2.868).
Nafarroa: 51.944 langabe otsailaren bukaeran (urtarriletik +1.795, iaztik +6.078).