Fundiciones Fumbarriko langile batzordeak deituta, beharginek elkarretaratzea egin dute Durangoko enpresan. Laneko istripu gehiagorik ez lelopean, dozenaka lagunek egin dute bat larunbatean gertatutako istripua salatzeko.
Jon Carlos Larrinaga Fumbarriko langile batzordeko presidenteak elkartasuna adierazi die hildakoaren senideei, eta gogorarazi du 40 langile hil direla aurten lan istripuz. Halaber, administrazioari eskatu dio neurri guztiak har ditzala gertatutakoa argitzeko.
Fumbarriko enpresa-batzordeko presidentea, Larriren hitzak gaur, ostiralean lanean hildako langilea gogoa (2/1) #prekarietateahiltzaileapic.twitter.com/CfRpw7wxaq
— #RafaOngiEtorri (@LABsindikatua) 2017(e)ko abuztuak 21
57 urteko Lekeitioko (Bizkaia) behargina da hildakoa. Desmoldekatze kutxa batekin zebilen langilea harrapatuta gelditu zen, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, eta ia berehala hil zen.