Dynamobelen dosierra onartu du administrazioak
IRUÑEA. Dynamobeleko zuzendaritzak Nafarroako Gobernuaren baimena dauka 36 langileak kalera bota eta enpresa ixteko. Enplegu erregulazioari baiezkoa eman dio, nahiz eta langileek esan enpresak irabaziak dituela. Erabakia salatze aldera, manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean Iruñean, eta San Lorentzo elizan itxialdia hasi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu