EAE eta Nafarroa, EBko eskualde aberatsen artean
BRUSELA. Eurostatek atzo emandako datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak 30.600 euroko BPG per capita zuten 2007an, EBren batez bestekoaren %136,8. EBko 271 eskualde ofizialetatik 23garren aberatsena da EAE; 31garrena, berriz, Nafarroa: 29.500 euroko BPG per capita zuen, %132,2. Eskualde aberatsena Londresda, %334ko errentarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu