Ekonomia

EAEk beteko du defizit helburua, Nafarroak ez

Fedea-ren iragarpenaren arabera, EAEk %0,4ko defizitarekin itxiko du urtea, %0,7ko helburutik behera. Aldiz, Nafarroaren defizita %1,1ekoa izango da.

Irune Lasa.
2016ko azaroaren 2a
11:42
Entzun

Joan den apirilean, Espainiako Ogasun Ministerioak autonomia erkidegoei %0,3tik %07ra handitu zien defizit helburua, eta, beraz, EAE helburu hori betetzen duten erkidegoen taldean izango da, Fedea Ekonomia Aplikatuko Ikasketen Fundazioaren iragarpenaren arabera, BPGaren %0,4ko defizitarekin amaituko baitu 2016a. Nafarroak, berriz, %1,1eko defizitarekin, ez du beteko Cristobal Montorok ezarritako helburua.

Urte askoan lehen aldiz Espainiako defizit autonomikoak bete egingo du Ogasun Ministerioak ezarritako %0,7ko helburua, BPGaren gaineko %0,6ko defizitarekin. Lau izango dira, Fedearen ustez, urtea orekarekin edo superabitarekin itxiko duten erkidegoak: Kanariak (%0,6), Andaluzia (%0,3), Galizia (%0,3) eta Asturias (%0,0). Defizita izango dutenen artean, zenbaki okerrenak dituztenak Extremadura (%1,4) eta Murtzia (%1,6) dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.