EAEk BPGaren %2,08 inbertitu du I+Gean
GASTEIZ. Ikerketa eta garapenaren gastua BPGaren %2,08 izan zen Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 2010ean, Eustaten arabera. Europako batez bestekoaren gainetik dago kopuru hori, BPGaren %2 baitzen gastu hori Europan. 2000. urtean, %1,43 zen EAEn. Nolanahi ere, Finlandiako, Suediako, Danimarkako eta Alemaniako gastuek, besteak beste,EAEkoa gainditzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu