Araba, Bizkai eta Gipuzkoak diputazioek erabakitako hainbat arau fiskalen kontra Errioxa eta Gaztela-Leongo autonomi erkidegoek eta Errioxako UGTk aurkeztutako helegiteak atzera bota ditu EAEko Auzitegi Nagusiak, hain zuzen ere, EAEk Espainiakoez bestelako zergak ezartzeko adinako autonomia fiskala duela iritzita. Gai horren inguruko 17 epai plazaratu ditu gaur Auzitegi Nagusiak, eta guztiek atzera botatzen dituzte zerga arauen kontrako helegiteak.
Erabaki hori hartzeko Luxenburgoko Europako Auzitegiakk joan den irailean egin zuen ebazpenean bermatu da Auzitegi Nagusia, EAEk bazuela estatukoekin bat ez zetozen neurri fiskalak hartzeko eskumena adierazi baitzuen. EAEko Auzitegi Nagusiak berak jo zuen Luxenburgora, argibide eske.
Errioxaren, Gaztela-Leonen eta UGTren helegiteen jomuga izan diren arau fiskal gehienek elkarteen gaineko zergarekin dute zerikusia, Espainian ezarritakoa baino txikiagoa baitzen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresei eskatzen zitzaiena -%32,5 ingurukoa izan da aurreko urteetan eta %28an finkatu dute aurten-.
Ekonomia
EAEko arau fiskalen aurkako helegiteak atzera bota ditu Auzitegi Nagusiak
Luxenburgoko Europako Auzitegiak gai horri buruz emandako epaian bermatu da horretarako. Errioxak, Gaztela-Leonek eta Errioxako UGT sindikatuak aurkeztu zituzten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zenbait zerga arauren kontrako salaketak, besteak beste, elkarteen zergari buruzkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu