Iaz EAEko Auzitegi Nagusiak indargabetu egin zituen Sozietateen Gaineko Zerga %32,5ean finkatzen zuten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru arauak. Epaia aintzat hartuta, araua berridatzi zuten hiru diputazioek, baina %32,5eko zergari eutsi zioten.
Errioxako enpresaburuek helegitea aurkeztu zuen erabaki horren aurka, eta EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman die. Orain, lege hutsunea dago Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan enpresek ordaindu behar dituzten zergen inguruan.
ekonomia
EAEko Auzitegi Nagusiak indargabetu egin ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sozietateen gaineko zergak
Errioxako (Espainia) Enpresaburuen Elkarteak aurkeztutako helegitea aintzat hartuta, EAEko Auzitegi Nagusiak indargabetu egin ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek erabakitako sozietateen gaineko zerga. Foru arau horiek %32,5ean ezartzen dute zerga hori, eta Espainiako Estatuko ogasunak, berriz, %35ean. Epaiaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko dutela iragarri du Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu