Lan baldintzak

EAEko Auzitegi Nagusiak lan istriputzat jo du antsietate krisi bat

2018an izan zen, Eibarko zahar etxe batean, eta langilea hilabete eta erdi egon zen gaixoaldian

EAEko Auzitegi Nagusiko eraikina, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2020ko maiatzaren 19a
15:27
Entzun

Erizain laguntzaile batek izan zuen krisia, bere burua lankide baten eta begirale baten arteko eztabaida baten erdian ikusi zuenean. 2018ko abuztuan izan zen, San Andres Eibarko zahar etxean, eta larrialdietara joan ondoren hilabete eta erdi egon zen gaixoaldian. Hasieran, enpresaren osasun aseguru pribatuak muzin egin zion tratamendua bere gain hartzeari, baita lan istripua izateagatik langileari dagokion ordaina ere. Bi urte geroago, baina, EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du lana izan zela gaixoaldiaren jatorria, lantokian eta lan orduetan gertatu zelako, eta lesio fisikorik ez egon arren, lan istripua dela.

CCOO sindikatuak eman du kasuaren berri, eta, haien arabera, epaileak «zalantzarik gabe» ebatzi du lan istripua dela. Are gehiago, eta betiere sindikatuaren arabera, ebazpenak garbi uzten du ezerk ez duela ulertzera ematen langileak «izaera bereziki sentikorra» duenik, edota krisiak lanaren inguruko gorabeherekin harremana duela «zalantzan» jar dezakeen beste gaixotasunik. Gai berean, sindikatuak salatu du aseguru pribatua «ezkutatzen» saiatu zela gaixoaldiak lan baldintzekin harremana zuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.