Barne Produktu Gordina

EAEko ekonomia %0,3 hazi da aurtengo lehen hiruhilekoan

Urte arteko tasan ere hazkunde positiboa bueltatu da, 27 hilabeteren ondoren. 

Ivan Santamaria.
2014ko maiatzaren 2a
11:30
Entzun

2013. urteko azken hiruhilekoan atzeraldi egoera teknikoa atzean utzi zuten Araba, Bizkai eta Gipuzkoak. Orain, urte arteko tasan ere hazkunde positiboa bueltatu da, lehen aldiz azken 27 hilabeteetan. Aurreko urtearekin alderatuz, %0,4 handitu da BPGa. Iazko urritik abendura zegoen hazkundea (-%0,3), baino zazpi hamarren gehiago dira. Eustatek maiatzaren 16an argitaratuko ditu kontu ekonomikoen xehetasun guztiak, sektore eta aldagai ezberdinetan ekonomiak izan duen garapena islatzeko.

Barne produktu gordinari (BPG) buruzko aurrerapena argitaratu du gaur Eustat Euskal Estatistika Erakundeak. Horren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomia hiru hamarren handitu da urtarriletik martxora, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz. Hiruhileko batetik besterako tasan, urritik abendura izan zuen hazkunde bera da (%0,3).

Nafarroako Estatistika Erakundeak ere honezkero bere aurrerapena kaleratu du. Horren arabera, Nafarroako ekonomia %0,4 handitu zen hiruhileko batetik bestera, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago. Urte arteko tasan, berriz, hazkundea %0,6 izatera iritsi da.

Enplegu alorrean kontu ekonomikoek ez dute oraindik hobekuntzarik islatzen. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, enpleguak hamarren bat egin du atzera (900 lanpostu gutxiago). Aurreko urtetik hona %0,5 egin behera lanpostu kopuruak, halaber (4.400 lanpostu).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.