Ekonomia

EAEko ekonomia %0,9 hazi da aurtengo bigarren hiruhilekoan, iazko garai berarekin alderatuta

Eustaten arabera, industria eta zerbitzuen gorakadari lotuta dago hazkundea.

2014ko uztailaren 31
09:55
Entzun

Iazko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta EAEko ekonomia %0,9 hazi da, aurtengo apirila eta ekaina bitartean, Eustatek zabaldutako datuen arabera. Lehen hiru hilabeteekin alderatuz gero, %0,4 gehiago hazi da.

Hazkundea industria eta zerbitzuek izan duten hobekuntzarekin lotu du Eustatek, izan ere, eraikuntza sektoreak geldirik jarraitzen du.

Horiek hala, langabeziak %0,5 egin du behera aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta %0,1 iazko garai berarekin alderatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.