Ekonomia

EAEko ekonomia %2,6 haziko da aurten, Laboral Kutxaren arabera

Langabezia tasa %15era jaistea espero dute EAEn, eta %14ra Nafarroan.

Laboral Kutxaren gaurko agerraldia. ARGAZKI PRESS
Lander Muñagorri Garmendia.
2015eko uztailaren 16a
16:51
Entzun

Joan den urte amaieran egindako aurreikuspen ekonomikoa hobetu du Laboral Kutxak EAEko ekonomiarentzat. 2015. urtea amaitzen denerako BPGa %2,6 haziko dela aurreikusi du bankuko ikerketa bulegoak, eta hurrengo urtean joerak bere horretan jarraituko duela esan du Joseba Madariaga ikerketa bulegoko zuzendariak. %2,8koa izango litzateke 2016ko hazkundea. Nafarroarako ez dute aurreikuspenik egin. Goranzko joera horrek langabezia tasan eragina izan dezake, eta aurten %15etik behera amaituko litzateke urtea EAEn, eta %14 ingurukoa litzateke Nafarroako langabezia tasa 2015 amaieran.

2014an Hegoaldeko ekonomiak hazkundearen bidea hartu zuen. EAEn %1,2 hazi zen BPGa, eta Nafarroan %1,5. Joera horrek aurten eta datorren urtean bere horretan jarraituko du, eta hori horrela izan dadin eragile ezberdinek izan dezakete eragina. Petrolioaren prezio baxuak, gora egingo dela aurreikusten bada ere, eta Europako Banku Zentralaren politikak eragina izango du. Hala ere, kontrako norabidean eragin dezaketen gertakariak kontuan hartu behar direla zehaztu du Madariagak. Horien artean aipatu ditu Txinako ekonomiaren arazoak, Europako Batasunaren barneko arazoak —Greziako egoera, eta Erresuma Batuko erreferenduma— tentu handiz landu beharreko gaiak direla esan du. “Krisitik ateratzeko prozesua luzea izango da”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.