Idoia Zenarrutzabeitia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun sailburuak gaur jakinarazi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2008an ekonomiaren hazkundea %2,2koa izan zela eta, krisia egon arren, aurten ez dela atzeraldian sartuko. "Barne Produktu Gordina %0,5 haziko den aurreikuspena egin dugu", esan du Zenarrutzabeitiak. "Europako hainbat herrialde atzeraldian sartuko dira. Beraz, gutxik esan dezakete 2009an euren ekonomia hazi egingo dela".
Eusko Jaurlaritzak 2008ko urrian iragarri zuen aurten EAEko Barne Produktu Gordina %1,5 haziko zela. Jaitsi egin du, hortaz, datua. Besteak beste, eraikuntzako arloa %1,8 jaitsiko dela uste du, zerbitzuetakoa %1,6 eta industriakoa %1,1.
"2009a oso urte zaila izango da, baina Euskadiko ekonomia ez da atzeraldian sartuko". Hilabeterik "zailenak" aurreneko seiak izango direla aitortu du Zenarrutzabeitiak, langabeziak gora egingo duela, eta azkeneko urte erdian egoera egonkortu egingo dela.
EkONOMIA
EAEko ekonomia aurten %0,5 haziko da, Jaurlaritzak dioenez, iaz baino %1,7 gutxiago
Urrian 2009ra begira %1,5eko datua eman zuen. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan urteko hilabeterik "zailenak" aurreneko seiak izango dira, Idoia Zenarrutzabeitiaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu