Euskal ekonomiak atzera egin du 2012an, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenak eta urte osoko gainbehera berretsiz. %1,2 jaitsi da Barne Prodktu Gordina, aurreikusi baino hamarren bat gehiago. Joan den azaroaren 14an, orduko Ekonomia sailburu Carlos Agirrek aurreikuspenak hobetu zituen, eta %1,1ean kokatu zuen BPGren jaitsiera. Orain aste batzuk Jaurlaritza berriak ere aurreikuspen hori ontzat eman zuen, baina azkenean ez da bete.
Enpleguari dagokionez, Eustatek ere ez du berri onik eman. Gainbehera azkartu egin da, bai 2011ko hiruhileko berarekin alderatuta (-%3,1), bai urteko aurreko hiruhilekoarekin aldetuta (-%1). Urritik abenduara hiru lurraldeen ekonomiak %0,5 egin du atzera, aurreko hiruhilekoaren aldean. 2012ko azken hiruhilekoa bosgarrena da jarraian ekonomia atzera egiten ari dela.
Lehen sektorea salbu, beste guztiek egin dute atzera euren balantzeetan. 2012ko erdialdera arte ekonimiari eusten ari zen zerbitzuen sektorea, zenbaki negatiboak izan ditu urteko azken hiruhilekoan, aurrekoaren ildoan.
Jaurlaritzak dioenez BPGren gainbehera moteltzen joango 2013ak aurrera egin ahala, baina ez da hazkunderik izango urte osoan. Aurtengo lehen hiruhilekorako BPGren %1,6ko jaitsiera aurreikusi du; bigarrenerako %1,4koa; hirugarrenerako %1ekoa; eta laugarrenerako %0,3koa.