Koiuntura ekonomikoa

EAEko enpresen %45,8k uste dute euren egoera hobetu egingo dela

Laboral Kutxaren azterketaren arabera, %6 soilik aurreikusten dute enplegua murriztea.

Miren Garate.
2015eko martxoaren 10a
08:14
Entzun

Bigarren hiruhilekorako dituzten aurreikuspenei buruz galdetu die Laboral Kutxak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresei. %49k erantzun dute egoerak bere horretan jarraituko duela, eta %5,2k txarrera egingo duela; gainerakoek etorkizun hobea espero dute.

Fakturazio, jarduera, eskaera, inbertsio eta enpleguaren aldagaiak ere aztertu ditu, besteak beste, txostenak. Nabarmentzekoa da horietan guztietan egoerak okerrera egingo duela uste dutenen kopurua ez dela %12ra iristen.

Enpleguari dagokionez, soilik %6k uste dute enplegua murriztuko duela. Bostetik batek dio langile gehiago izango dituela.

Laboral Kutxaren arabera, batez beste, 58,4koa da industria konfiantzaren indizea, aurreko hiruhilekoan baino bost puntu handiagoa. "Bigarren hiruhilekoko ekonomiaren bilakaerari buruz ikuspegi baikorragoa dute enpresek. Gainera, indizearen balioa 50etik gorakoa izateak hedapena adierazten du".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.