lurralde antolaketa

EAEko erakundeetako eskumen bikoizketek 403 milioi euroko gastua eragiten dute

"Euskadi txikiegia da gauza guztietatik hiru izateko”, dio Jaurlaritzak txosten batean.

2012ko urtarrilaren 11
18:51
Entzun

Eusko Jaurlaritzak esan du EAEko erakundeetako eskumen bikoizketek gutxienez 403 milioi euroko gastua eragiten diotela erkidegoari. Manu Salinero Lehendakaritzako idazkari nagusiak eta Carlos Agirre Ekonomia sailburuak gaur aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakundeetako bikoizketei eta "eraginkortasun gabeziei" buruzko txostena, eta, ondorioen arabera, “eskumen sistemaren araudia berrikusteko” ordua da. "Euskadi txikiegia da gauza guztietatik hiru izateko”, esan dute.

Salinerok legebiltzarrari “elkarrekin hausnartzeko” eskatu dio, baita EAEko erakunde sisteman egon litezkeen bikoizketa eta eraginkortasun gabezia horiek saihesteko ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.