Ia 5.000 milioi euroko kanpo saldo positiboa izan zuten joan den urtean Araba, Bizkai eta Gipuzkoak. Eustatek jakinarazi duenez, 22 milioi euro pasatxoko balioa izan zuten esportazioek, 2013an baino bi milioi handiagoa; inportatazioak, berriz, 17,3 milioikoak izan ziren, 1,5 milioi handiagoak.
Bizkaian izan zuten gorakada handiena esportazioek: %11,9koa; %10,3 hazi ziren Araban, eta %7 Gipuzkoan.
Eremu geografikoei dagokienez % 12,9 ugaritu ziren Europako Batasunera egindakoak. Nabarmentzekoa da Herbehereetako kasua, % 77,9 gehiago saldu baitzen herrialde horretara. Txinara (% 28,8) eta AEBetara (% 18,9) egindako esportazioak ere ugaritu ziren.
Bereziki ona izan zen azken hiruhilekoa, atzerriko salmentek %18ko igoera izan baitzuten. Produktu mineralen (% 116) eta garraioko materialaren (% 28,4) hazkundea nabarmendu du Eustatek. Metalak eta manufakturak (% 8,9) ere ugaritu dira, eta material elektrikoa ere bai (% 4,7). Lau talde horiek osatzen dute esportazioen %80,7.