Azaroan industria produkzioak %10 egin zuen atzera Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, aurreko urteko azaroarekin alderatuz gero. Urritik azarora, ordea, %1,3 handitu zen. Araban, esaterako, %3,1 igo zen ekoizpena, %1,1 Gipuzkoan, eta Bizkaian, %0,7.
Atzeraldiaren ondorioz, sekulako erorketa izan du industria ekoizpenak. 2008ko abendutik aurrera %20tik gorako murrizketak pilatu ditu. Maiatzean, esaterako, %26 baino gehiago uzkurtu zen produkzioa. Alta, 2009ko azken hiruhilekoan norabidea pixka bat zuzentzea lortu du, eta jaitsieraren erritmoa gero eta motelagoa da.
Industriaren sektore handi guztietan gertatu da jaitsiera, 2008 urtearekin alderatuz gero. Erorketarik handienak ekipo ondasunek (- %15,9), eta kontsumo iraunkorreko ondasunek(-%14,9) izan zituzten. Murrizketa arinagoak izan zituzten energiak (- %4,7), eta, batez ere, kontsumo ondasun ez iraunkorrek (- %2).
Aurreko hilabetetik sektore gehienek aurrea egin zuten. Hazkunderik esanguratsuena kontsumo ondasunek izan zuten. Salbuespena energia izan zen, berriro behera egin ondoren.
EAEko industria ekoizpenak %10 egin zuen atzera azaroan
Aurreko hilabetearekin alderatuz gero, ordea, sektore guztietan igo zen produkzioa, energian izan ezik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu