ENPRESAK
EAEko industria esportazioen %14 eta Nafarroakoen %2,6 Mondragon taldeak egin zituen 2002. urtean
MCC taldeko kooperatiba industrialek 1.643 milioi euroko esportazioak egin zituzten 2002. urtean. Hego Euskal Herrian ekoiztutakoaren %47 Espainia ez beste herrialde batera bideratu zuen MCCk. Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan egoitza dutenek hiru lurralde horietako esportazioen %14,5 osatu zituzten, eta Nafarroakoen %2,6, berriz, lurralde horretan kokatutakoek. MCCk azaldu duenez, esportazio horiek «nabarmen hobetu dute» Hego Euskal Herriko merkataritza balantzea. Izan ere, MCCko enpresek milioi bat euroko superabita gehitu diote merkataritza balantzeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu