Lan itunak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, Bizkaiko metaleko ituna indarrean dago

Auzitegiak atzera bota du FVEMek aurkeztutako helegitea, 2003ko ituna indarrean dela berretsiz.

Bizkaiko metaleko sektoreko langile batzuk protestan, iazko uztailan. M. DEL VALLE, ARP
Maialen Unanue
2014ko martxoaren 24a
14:31
Entzun

Bilboko lan arloko epaitegiak 2013ko azaroan esan zuen indarrean zela Bizkaiko metaleko ituna, nahiz eta 2003koa izan. Eta gauza bera berretsi zuen atzo EAEko Justizia Auzitegi Nazionalak, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Metalgintzako patronalak oraindik badu Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko aukera.

Auzitegi Nazionalaren berrespenak Bizkaiko 50.00 langileren lan baldintzak bermatzea ekarri behar luke, ituna indarrean egonda sektore horretako langile guztiei aplikatu behar baitzaie. Sindikatuaren arabera, erabakia "jorraldi judiziala" da Bizkaiko metaleko enpresen federazioarentzat, eta albiste ona dela uste du, langileen lan baldintzak bermatzeko bidean. Dena den, ohartarazi du ez direla epaitegiak izango itun kolektiboaren arazoa gaindituko dutenak.

Ildo horretan, itun berri baten beharra azpimarratu du, sektoreko langile guztientzako baldintza duinak ezarriko dituena eta lan erreforma mugatuko duena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.