Ekonomia

EAEko kutxak bat-egiteko proposamena "estrategia zentralizatzailearen" parte dela iritzi dio Alonso Gasteizko alkateak

Alfonso Alonso Gasteizko alkatea (PP) Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kutxak bat-egiteko proiektuaren aurka agertu da. Alonsoren iduriko, EAE Euskal Autonomi Erkidegoaren "joera zentralizatzailearen" parte da proposamen hori, eta gauzatuko balitz herritarrei kalte egingo liekela uste du. Nolanahi ere, kanpoko merkatuei begira hiru kutxak elkarlanean aritzearen alde agertu da.

2005eko uztailaren 26a
12:06
Entzun
PPk ez du begi onez ikusten EAEko kutxek bat-egiteko proposamena; hau da, Arabako Vital, Bizkaiko BBK eta Gipuzkoako Kutxa batzekoa.Hala berretsi du Alfonso Alonso Gasteizko alkateak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Hiru aurrezki kutxa horien arteko elkarlanaren alde agertu da, ordea, Alonso, batik bat, EAEtik kanpoko merkatuetan aritzeko.

"[EAEren] azkenaldikojoera zentralizatzailearen parte da proposamen hori. Guk, ordea, nolabait esateko, eredu konfederalagoa defenditzen dugu. Eredu horretan lurralde bakoitzak du erabakitzeko ahalmena, eta, beraz, herritarretatik hurbilago daude. Beti defenditu dugu hori, gure nortasuna gorde ahal izatea. Azken batean, aitzinako 'Hirurak bat' leloak esaten zuena: batuta gaude, baina hiru gara, eta bakoitzak bere nortasuna eta ezaugarriak gordetzen ditu", adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.