Ekonomia

EAJ eta PSE-EEren akordioaren arabera, Gregorio Rojok segituko du Vital Kutxako presidente

PPk dio Rojok ezin duela lehendakari kide izan, hamasei urte daramatzalako zuzendaritzan, eta Kontrolerako Batzordeak erabakiko du auzia.

2008ko martxoaren 18a
16:37
Entzun
EAJk eta PSE-EEk Vital Kutxari (Araba) buruzko akordioa lortu dute eta, horren arabera, Gregorio Rojo sozialistak segituko du presidente. Aurreko aroan PPren babesarekin izan zen Vital Kutxako buru Rojo, orain EAJrenarekin.

Gaur eguerdian bukatu da administrazio kontseilurako hautagaiak aurkezteko epea, eta EAJk eta PSE-EEk goizean jakinarazi dute akordioa lortu dutela. Lehendakariaz gain, presidenteorde bat ere PSE-EEkoa izango da (Plataforma por la Pluralidad taldekoa), eta beste bi presidenteorde Bertatik taldekoak (EAJk, EAk eta Aralarrek babestutakoa da Bertatik).

Hilaren 30ean izango da batzar nagusia, orduan hautatuko dute zuzendaritza, eta geroago presidentea.

PPk dio gaurko araudiarekin Rojok ezin duela presidente kide izan, hamasei urte daramatzalako zuzendaritzan. Vital Kutxako Kontrolerako Batzordeak hori aztertuko du; PPko eta PSE-EEko kideak daude bertan, bakoitzetik kopuru bera eta, berdinketa kasuan, Miguel Garnika (PPren ingurukoa) batzordeko presidenteak izango du azkeneko hitza.

Iñaki Oiarzabal PPko Arabako idazkari nagusiaren ustez, "EAJk eta PSE-EEk, Vital Kutxako bezeroei eta arabarrei bizkarra emanda, boterea banatu dute".

BBK-k (Bizkaia) eta Kutxak (Gipuzkoa) Vital Kutxarekin bat egin nahi dute, baina hau kontra azaldu izan da, PPk ez duelako nahi halakorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.