zerga politika

EAJk EAEko zerga sistema erreformatzeko agiria onartu du, "neurri zehatzik gabe"

Ortuzar EBBko presidenteak etzi EH Bildu, PSE, PP eta UPDri aurkeztuko die. EAJk batzorde tekniko plurala osatu nahi du.

2013ko urtarrilaren 29a
14:06
Entzun

EAJko EBB Euzkadi Buru Batzarrak EAEko zerga sistema erreformatzeko agiria onartu du, "baina neurri zehatzik gabe", hark prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez. "Iruzurraren kontrako borroka", pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga, beste zergak eta harmonizatzeko behar diren jarduera arloak aldatu nahi ditu EBBk. Alderdi jeltzaleak azaldu du agiria "irekia" dela.

Andoni Ortuzar EBBko presidenteak etzi Gasteizen EH Bildu, PSE-EE, PP eta UPDko buruei jeltzaleen agiria aurkeztuko die. Aldi berean, lan metodologia azalduko die; hain zuzen, neurriak "alde anitzeko" bileren bidez baloratzeko batzorde teknikoa osatzea aurreikusten du EAJk. 

"Alderdi politikoen arteko oinarrizko adostasun maila" lortu ostean, EAJk proposatuko du ondorioak EAEko Zerga Koordinaziorako Organoari jakinaraztea dagokien erakundeetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.