Urtebete pasan eztabaidak eta desadostasunak izan ostean, EAJk eta EAk gaur arratsaldean eman dute albistea: Gipuzkoan ere elkarteen gaineko zerga tasa %28koa izateko akordioa lortu dute. Biek osatzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiko foru gobernua, eta hor erdietsi dute akordioa.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan, baina, ez dute gehiengo osorik, eta indar baten babesa beharko dute. PSE-EE, EB eta Aralar %28ko tasaren aurka azaldu izan dira. PP, aldiz, alde, eta hala bozkatuko duela iragarri izan du beti. Espainiako Justiziak EAE-ANV baliogabe utzi zuen -iazko hauteskundeetan bigarren alderdi bozkatuena izan zen, PSE-EEren atzetik-.
Gipuzkoan gaur egun %32,6koa da enpresentzako tipo orokorra. Araban eta Bizkaian, berriz, %28koa, iaz lortutako akordioen ondotik.
Gaur EAJk eta EAk hitzartutakoaren arabera, enpresa txikientzako tasa %24koa izango da, baldin eta Batzar Nagusiek balekotzat jotzen badute.
Tasa horiez gain, kenkari fiskalak izateko adostasuna ere lortu dute, familientzako laguntzak...
Ekonomia
EAJk eta EAk Gipuzkoan ere elkarteen gaineko zerga tasa %28koa izateko akordioa lortu dute
Batzar Nagusietan indar baten babesa beharko dute; PP alde agertu izan da. Gaur egun Gipuzkoan enpresentzako tipo orokorra %32,6koa da, Araban eta Bizkaian %28koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu