Ekonomia

EAJk eta PPk Bizkaiko aurrekontuak adostu dituzte

Akordioa Bizkaira mugatzen dela azpimarratu dute bi alderdietako Batzar Nagusietako bozeramaileak.

2011ko azaroaren 25a
15:09
Entzun

PPk gaur goizean jakinarazi duenez, BIzkaiako datorren urteko aurrekontuak adostu dituzte EAJrekin. Bi alderdiek Bizkaiko aurrekontuak elkarrekin adosten dituzten lehen aldia da, orain arte PSE-EEren babesarekin atera izan baititu aurrera EAJk.

Akordioarekin poztik agertu dira bi alderdiak eguerdian, eta esan dute Bizkaira mugatuko dela adostasuna. Gaur goizean izenpetu dute Bizkaiako Batzar Nagusietan dituzten bozeramaileek, Unai Rementeria EAJkoak eta Esther Martinez PPkoak. Juan Maria Aburto presidentetzat diputatua eta Juan Maria Iruarrizaga Ogasunekoa izan dira.

Martinezen hitzetan akordioak "aro berri bat" zabaldu du, eta fiskalitatean zenbait aldaketa jaso dituztela jakinarazi du "autonomo eta enpresa txikien egoera hobetzeko". Rementeriak gaineratu du PSE-EErekin eta Bildurekin ere hitz egin dutela, eta PP izan dela batere eragozpenik jarri ez duena oinarrizkoak diren bi blokeak mantentzeko: inbertsioei eta zerbitzu sozialei dagozkien atalei eustea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.