aurrekontuak

EAJk ez die osoko zuzenketarik aurkeztuko Gipuzkoako aurrekontuei

"Krisi larria dela-eta koherentzia" izango du alderdi jeltzaleak. Guztira 91 zuzenketa partzial aurkeztuko ditu.

2012ko abenduaren 8a
16:08
Entzun

Gipuzkoako EAJk goizean jakinarazi du ez diela osoko zuzenketarik aurkeztuko Foru Aldundiaren 2013ko aurrekontuei, nahiz eta Markel Olano batzarkideak duela egun batzuk kontrakoa esan zuen. Olano bera, Joseba Egibar, Maria Eugenia Arrizabalaga eta Eider Mendoza izan dira prentsaurrekoan erabakiaren berri emateko, eta adierazi dute aurrekontuak "onartzeko edo ez eragozteko" hartu dutela neurri hori.

"Egungo krisi larria dela-eta koherentzia" izango du EAJk, haien arabera. Egibarrek azaldu du jokabide horrekin EAJren asmoa ez dela Eusko Legebiltzarrean EH Bilduren eta bien arteko gertutasuna bilatzea.

Zuzenketa partzialak aurkeztuko dizkiote Bilduren gobernuaren egitasmoari. Guztira 91 izango dira, 24 milioi euroren baliokoak. Batez ere, krisiaren aurkako neurriei, gizarte politikei eta hondakinei buruzko proposamenak dira EAJk aurkeztutakoak.

Astelehenean bukatuko da Gipuzkoako 2013ko aurrekontuei zuzenketak aurkezteko epea.

Duela aste batzuk, EAJren EBBk iragarri zuen EAEko erakunde publiko nagusietako aurrekontuak onartzen laguntzeko borondatea izango zuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.