Giuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak (EAJk eta EAk osatua) irailaren 4an herrialdeko elkarteen gaineko zerga tasa %30ekoa izatea onartu bazuten ere, EAJk orain sartutako helegiteen bidez tasa %28koa izatea proposatu du. Izan ere, EAEko hiru lurraldeen "harmonizazio fiskala" dute helburu jeltzaleek.
Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusiek, hain zuzen, orain hilabete batzuk onartu zuten tasa %28koa izatea. Egungo %32,6ko tasa %28ra murriztu nahi du EAJk Gipuzkoan ere, baina Batzar Nagusiek onartu beharko dute hori. Araban eta Bizkaian PPren laguntzarekin atera zuen neurria aurrera.
"Gipuzkoako erakundeen egonkortasuna eta ekonomiaren lehiakortasuna bermatzeko", Foru Aldundiak adierazi du tasaren inguruan "adostasuna lortzeko erabateko jarrera" daukala. Oharra ez du Ogasun Sailak bidali (EAren esku dago), Foru Aldundiak berak baizik. PSE-EEk eta EB-Aralarrek %32ko tasa nahi dute, PPk %28koa. EAE-ANV baliogabetu egin zuten Espainiako auzitegiek.
Ekonomia
EAJk Gipuzkoako elkarteen gaineko zerga tasa %28koa izatea proposatu du orain
EAk eta biek irailaren 4an %30ekoa izatea hitzartu zuten Diputatuen Kontseiluan. Arabako eta Bizkaiko tasa bera lortu nahi dute jeltzaleek Gipuzkoan, hiru lurraldeen "harmonizazioa" erdiesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu