ekonomia

EAJk, PSE-EEk eta PPk atzeratu egin nahi dute kutxetako zuzendaritzen osaera berria

Bilduren parte hartzea atzeratzea lortuko lukete horrela.

2012ko urtarrilaren 25a
17:27
Entzun

EAJk, PSE-EEk eta PPk atzeratu egin nahi dute Kutxabankeko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrezki kutxetako zuzendaritzen osaera berria, kutxen lege berria izan arte. Ondorioz, neurria aurrera aterako balitz, zuzendaritzetan Bilduren parte hartzea atzeratu egingo litzateke. Hiru kutxak zuzendaritzen berritze prozesuetan daude orain.

Eusko Legebiltzarrak aipatutako legea egitean berritu egingo dituzte zuzendaritzak, eta EAJk, PSE-EEk eta PPk ez dute nahi aurretik beste berrikuntzarik izaterik, pare bat hilabeteren buruan bi hauteskunde prozesu leudekeelako. Ricardo Gatzagaetxebarria legebiltzarkide jeltzalearen arabera, kutxak beraiek ere "kezkatuta" daude horrekin.

Kutxetako agintaritzetako epea salbuespen gisa luzatzeko "legeren bat" beharko dela esan du Gatzagaetxebarriak. EAJk, PSE-EEk eta PPk datozen egunetan emendakin bat aurkeztuko dute hori lortzeko asmoz.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrezki kutxetako zuzendaritzetan hiru alderdien artean gehiengo osoak dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.