EKONOMIA

EAJk, PSE-EEk eta PPk itun fiskalean adostutako neurriak onartu dituzte Batzar Nagusietan

Gipuzkoak 26 milioi gutxiago bilduko ditu, "kontrarreformaren" ondorioz. Jon Fernandez kazetariak zuzeneko kontakizuna egin du Gipuzkoako Batzar Nagusietatik.

2014ko urtarrilaren 15a
07:52
Entzun

Itun fiskalean adostutako neurriak onartu dituzte Gipuzkoako Batzar Nagusiek, EAJk, PSE-EEk eta PPk bat eginda. Oinordetza eta dohaintza, sozietate eta errenta zerga dira onartutakoak.

Bilduk "triunbirato neoliberal" gisa jo du EAJ-PSE-PPren ituna, eta "sasikomedia marxistatzat" jo du, Groucho Marx aipatuz: "Iruzur fiskalaren kontrako borroka zailtzen du erreformak, eta Gipuzkoa eredugarria izan da horretan". Gainera, sozietate zerga "enpresa handien mesedekotzat" jo du.

EAJ-PSE-PPko ordezkariek EAEko sistema fiskalen harmonizazioa nabarmendu dute, ez diela progresibitateari eta bilketari kalterik egingo. "Ekarpen handia egin diogu enpresari eta langileei. Batzar Nagusien gehiengoa zuekin dago krisitik irtetzen laguntzeko", esan du Markel Olano EAJko batzarkideak, eta gaineratu: "Sozietate zerga bateratuta, Gipuzkoako enpresek ez dute, lehiakortasunari dagokionez, diskriminatuta jarraituko".

PSE-EEk gogora ekarri du Patxi Lopezek Jaurlaritzako lehendakari zela proposatutako erreformatik gertu dagoela gaur onartutakoa.

Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak ere hartu du hitza: "Harmonizazioa sakralizatu baduzue, noiz planteatuko duzue ogasun bakarra? Neurri atzerakoientzat da zuen harmonizazioa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.