ekonomia

EAJk uste du Jaurlaritzak 2013ko aurrekontuetarako mila milioi gutxiago dituela

Finantza Kotseiluaren bilera urriaren 15ean egiteko eskatu du alderdi jeltzaleak, baina Jaurlaritzak berretsi du 23an izango dela. 

2012ko urriaren 2a
17:15
Entzun

EAJren ustez, Eusko Jaurlaritzak 2013. urteko aurrekontuetarako aurten baino mila milioi euro gutxiago izango ditu. PPk bezala, Jaurlaritzari EAEko Finantza Kotseiluaren bilera urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrarerako hauteskundeen ondoren jarri izana egotzi dio, hartara datorren urteko kontuetako jaitsieraren berri ematea saihestuko duelakoan.

Legebiltzarreko Batzorde Iraunkorraren bileran fiskalitateari buruzko eztabaida saioa izan dute gaur, eta EAJk Finantza Kotseiluaren bilera urriaren 15a baino lehen egiteko eskatu du, aldundiek eta udalek 2013ko aurrekontuak egiteko zer-nolako aukerak izango dituzten jakin dezaten.

Jaurlaritzak berretsi du aipatutako bilera urriaren 23an izango dela. Idoia Mendia bozeramailearen arabera, gainera, EAJk "asmo txarrez" egin du kalkulua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.