EAk maiatzaren 21eko Hego Euskal Herrirako antolatuta dagoen greba orokor deialdia babestu duen arren, bere kargu instituzional batzuek esan dute egun horretan lana egitera joango direla. Pello Gonzalez Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun diputatua da horietako bat eta, haren ustez, EAk greba babestu izanak alderdia "bide okerretik” doala erakusten du.
Gonzalezek adierazi du EAk "azkenaldian hartu dituen erabakiekin" ez dela ordezkatuta sentitzen. Haren iritziz, Gipuzkoako EAko gehiengoa hilaren 21ean lan egitera joatearen aldekoa da, "krisi garaian lana orpoz orpo egin behar delako eta ez delako greben unea".
ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek dute egina greba deialdia, krisi ekonomiko sasoian langileen eskubideak defenditu ahal izateko. Atzo Euskal Herriko hainbat lagun ezagunek atxikimendua eman zioten ekimenari eta agerraldian izan zen, besteak beste, Maiorga Ramirez Nafarroako EAko lehendakari eta Nafarroako parlamentaria.
Politika arloan, ezker abertzaleak eta Aralarrek ere greba babestuko dutela iragarria dute.
Ekonomia
EAk greba babestu izanak alderdia "bide okerretik” doala erakusten du Pello Gonzalezen ustez
EAko kide eta Gipuzkoako Ogasun diputatuak jakinarazi du hilaren 21ean lana egitera joango dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu