CCOOk salatu du Bizkaian azpikontratatuta ari diren hainbat eraikuntza enpresak hamabi ordura arteko lanaldiak egitera behartzen dituztela langileak. Ordaindu, berriz, lan hitzarmenak agintzen duenaren erdia egiten diela dio. Sindikatuaren arabera, baldintza horietan ari diren bi langileko lanpostu bat suntsitzen da.
Iñaki Merino sindikatuko eraikuntza arduradunak azaldu duenez, azpikontratatutako enpresak «gehiegikeriak» ari dira egiten. Horietako asko enpresa trasnazioanalak direla dio, batez erePortugalgoak. Gehiegikeriakez direla zigortzen gaitzesteko, elkarretaratzea egin zuen sindikatuak atzo Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean. «Administrazioak utzikeriaz jokatzen du, eta sindikatuok aspertuta gaude behin eta berriz egoera salatzen», esan du.
Lan hitzarmena betetzen ez duten obra asko eta asko, batez ere azpiegitura handiak, dirupublikoarekin ordaintzen direla dio Merinok. «Eraikuntzako lanpostuak suntsitzen ari garageuk ordaindutako zergekin». Egoera konpontzeko borondaterik ez izatea leporatu zion administrazioari.
Protesta baliatuz, sari bat ere eman zuen sindikatuak, Bizkaiko lan hitzarmena «behin eta berriro hautsi duen enpresari» hain zuzen. Bilboko Igualatorioa egiten ari den San Jose taldeko EBA enpresa aukeratu du. Horrez gain, «aipamen berezia» egin dio diputazioari, «diru publikoarekin prekarietatea, langabezia eta enpresen pirateria sustatzeagatik».
Batzarrak lantokietan
Lan hitzarmenaren arabera, egunean zortzi edo bederatzi ordu lan egin daitezkeela gogorarazi du CCOOk. «Ez dugu onartuko jendea langabezian egotea beste batzuk hamabi ordu sartzera behartuta daudelako».
Egoera konpondu asmoz, ekimen bat jarriko du martxan sindikatuak, «besteekin batera edo bakarrik». Datozen egunetan batzarrak antolatuko ditu eraikuntza enpresetan, langileei egoeraren berri emateko. «Lan hitzarmenean araututako zortzi edo bederatzi orduak betetakoan, lana uzteko eskatuko diegu», azaldu du Merinok. Bizkaian, 30.000 pertsona inguru aritzen dira eraikuntza sektorean lanean.
EBAri eman dio CCOOk hitzarmena gutxien bete duen enpresaren saria
Hamabi ordura arte lan egiten duten bi langileko lanpostu bat galtzen dela salatu du sindikatuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu