Bankuak

EBk 1.000 milioi euroko isuna jarri die bost bankuri, kartel bi osatzea egotzita

Barclays, RBS, Citigroup, JPMorgan eta MUFG zigortu ditu, dibisa trukeen merkatua desitxuratzeagatik

RBSren egoitza Londresen. ANDY RAIN / EFE
Jon Fernandez.
2019ko maiatzaren 16a
07:51
Entzun

Europako Batzordeak 1.068 milioi euroko isuna ezarri die gaur bost banku handiri: Barclays, RBS, Citigroup, JPMorgan eta MUFG finantza erakundeei, hain zuzen ere. 11 diruri eragiten dien dibisa trukeko merkatuetan kartel bi osatzea egotzi die, eta horien bidez "sektorearen osotasuna hondatzea".

Bruselak egindako ikerketaren arabera, zigortutako bankuetako hainbat agentek "informazio garrantzitsua eta truke planak partekatu zituzten, eta aldian-aldian, euren estrategiak koordinatu zituzten Interneteko solasguneetan". Horri esker, "informazioan oinarritutako erabakiak hartu zituzten", dirua erosi ala ez erabakitzeko, eta erostekotan, noiz erosi erabakitzeko.

Ez da lehen aldia Bruselak banku handiak zigortzen dituena iruzurragatik: 2016an, esate betarako, 485 milioi euroko isuna ezarri zien zazpi finantza erakunderi, euriborra manipulatzeagatik. Halaber, AEBek ere zigortu izan dituzte bankuak dibisen merkatua euren mesederako manipulatzeagatik, azkenengoz 2015ean. Gaur zigortutako banku guztiak, MUFG salbu, lehendik ere zigortu zituzten aipatutako isunekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.